Martin Garitano diputatu nagusiak Eskoriatza bisitatuko du bihar

Mirian Biteri 2013ko maiatzaren 8a

Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eskoriatzan izango da bihar. Egun osoa emango du bertan. Herriko instalazio esanguratsuenak bisitatzearekin batera, udal ordezkari eta langileekin, auzoalkate eta herritarrekin batzartuko da.

Egun guztiko egitaraua honako hau izango da:

11:00 Udaletxean harrera eta gosari-tertulia udal ordezkari eta langileekin.

12:00 Unibertsitatera bisita.

13:30 Auzoalkate eta auzotarretarrekin mahaingurua, Mazmelako auzolokalean.

16:30 Herriko hainbat instalazioetara bisita: Zaldibar antzokia, zaharren egoitza, kiroldegia eta Zubiate.

18:30 Herritarrekin bilera irekia Ibarraundi museoan. Gura dutenek kezkak eta iradokizunak egin ahal izango dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak