103 urte bete ditu Bernabe Errasti eskoriatzarrak

Jagoba Domingo 2013ko maiatzaren 6a

Bernabe Errasti eskoriatzarrak 103 urte bete zituen zapatuan, eta gaurkoan Eskoriatzako Udaleko eta Olazar jubilatuen elkarteko ordezkariek omenaldia egin diote.

103 urte bete berri ditu eta aurreko urtean baino ederrago dagoela esan diote Errastiri gaur goizean. Zapatuan bete zituen 103 urteak, eta atzo ospatu zuen familia osoarekin bazkari bat eginaz.

Gaur ordea, Eskoriatzako Udaleko eta Olazar jubilatuen elkarteko ordezkariak bere etxetik pasatu dira opari batzuk eman eta hamaiketakoa berarekin konpartitzeko asmoz. Ardo botila bi eta bonboiak, mermelada eta Tolosako gozoez osaturiko otar bat oparitu dizkiote. Pozik eta sasoitsu ikusi dugu Errasti, ondokoekin hitz egiteko gogoz eta aurrera jarraitzeko energia handiz. Kolesterol kontuak ere kontrolpean dituela esan digute, beraz, datorren urtean ere bere etxetik pasatu beharko dugu. Zorionak Bernabe!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak