Aitzorrotz kultur elkartearen egunaren ospakizunak martxan

Jagoba Domingo 2013ko maiatzaren 4a

Goizeko 11:00etan hasi dute eguna etxafuego jaurtiketarekin, ondoren txikienentzako txistulari eta buruhandiekin kalejira egin dute. Eguerdi partean, Eskoriatzako plaza goraino bete da sagardo ezberdinak dastatu eta taloak jateko, Uxue Alberdi eta Xabier Silveira bertsotan zeuden bitartean. Bazkal aurretik bertso triki poteoa egin dute eta ostean plazan herri bazkariaz gozatu dute 50 bat lagunek.

Arratsaldean ere ez dute aspertzeko tarterik izango, 17:30ean Potx eta Motx pailazoek umeak alaituko dituzte Eskoriatzako plazan eta ondoren musikaren ordua helduko da. Arratsaldeko 18:00etan Inkernu tabernaren kanpoan Menim eta Balerdi Balerdi taldeek kontzertua eskainiko dute. Amaitzeko, gaueko 22:30ean Never Surrender arrasatearrak eszenatoki berdinera igoko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak