Epe laburrera Atxorrotzen auzolana beharrezkoa izango dela eta, bilera deitu dute gaurko

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko maiatzaren 7a

Gaur, martitzena, bilera egingo dute Ibarraundi museoan, 19:00etan hasita. Auzolanaren gainekoa izango da; hain zuzen ere, Atxorrotzeko ermitako teilak aldatzea beharrezkoa dela-eta auzolanean egitea pentsatu dute, eta herritarrei dei egin diete bileran parte har dezaten. Ibarraunditik gogora ekarri dutenez, mendian eginiko azken auzolana 2009an egin zuten, eta, kasu hartan, egiten ari ziren indusketek eragindako zuloa estaltzeko hondarra igo zuten giza-katea eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak