Fernando Eskoriatza plazan arituko da Patxi Montero, Herrixa Dantzan saioa gidatzen gaur, domeka. Zuzeneko musikak lagunduta jardungo du: Jainaga eta Narbaiza bikotea izango du alboan. Animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzeko dantza tradizional ludiko eta errazak ikasteko aukera izango dute. Monterok aditzera eman duenez, ikasturteko azken saioa izango da: "Asmoa da datorren ikasturtean ohiko Herrixa Dantzan saioak itzultzea, hiru hilabetean behin".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.