Bihar, martitzenean, eskalada jaialdia egingo dute kiroldegian. Bi taldetan banatu dute ekimena, adinka sailkatuta. Hain zuzen ere, 10 eta 18 urte arteko gazteek 17:00etatik 18:00ak bitartean izango dute aukera katu-oinak jantzita paretan gora ibiltzeko. Horren ondoren, 18:00etatik 19:00etara 18 urte gorakoen txanda izango da.
Eguenean, berriz, maiatzak 9, eskalada kalera aterako dute, 17:00etan. Herriko paretak baliatuko dituzte kirola praktikatzeko; aurrez eman behar da izena.