Maiatzaren 7tik ekainaren 18ra familian badminton praktikatzeko aukera egongo da kiroldegian. Ekimena 7 eta 12 urte bitartekoei eta gurasoei zuzenduta dago eta martitzenetan izango da, 17:00etatik 18:00ak arte.
Bestalde, mantentze gimnasia ere egiteko aukera egongo da hilaren 7etik ekainaren 27ra. Martitzen eta eguenetan elkartuko dira, 10:00etan. Azkenik, eguazten eta barikutan patinatze ikastaroa egingo dute, maiatzaren 8tik 31ra. Heldu zein gazteei zuzenduta dago.