Bi menu dituzte aukeran: helduendako, marmitakoa, perretxikoz betetako solomoa, pastela eta kafea, 15 euroren truke; eta umeena, makarroiak, haragi-bolak eta izozkia, 10 eurotan.
Egitaraua
Egitarau zabala gertatu dute zapaturako, maiatzak 4: 11:45ean, txistulari eta buruhandiek kalejira egingo dute herriko kaleetan; eta ordu laurden geroago, sagardo eta talo postuak zabalduko dituzte: Sarasola, Petritegi, Lizeaga, Larrarte eta Iparragirre sagardoak dastatu ahal izango dira.
Alberdi eta Silveira
Bertsolariak ere izango dira: Uxue Alberdik eta Xabier Silveirak saioa eskainiko dute, 13:00etan, plazan; eta hori amaitzean, bertso-triki poteoa hasiko dute. Bazkaldu ostean, 17:30ean, Potx eta Motx pailazoen emanaldia izango da plazan.
Musika ere izango da: 18:00etan, Menim eta Balerdi Balerdik joko dute Inkernu parean; eta 22:30ean, Never Surrenderren kontzertua egongo da toki berean.