Irakurraldi publikoan bakoitzak gustoko duen liburu baten pasarte bat irakurri ahal izango du; ez da bideratua izango, bakoitzak gura duen liburua eta nahi duen pasartea aukeratuko du. Euskaraz, gazteleraz edo nahi den hizkuntzan.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dira ekintza horiek.