Erretiratu zenetik, koadro asko egin ditu Arizmendi ikastolako Almen guneko irakasle ohi Xeli Mendizabalek; orain batzuk saltzea erabaki du, eta horretarako erakusketa antolatu du. Askotariko 40 koadro daude ikusgai, tamaina eta gai askorikoak: lorak, paisaiak, emakumeak eta baita abstraktuak ere. Esan bezala, salgai daude koadro guztiak, 12 eta 55 euro artean.
Domekara arte izandako salmentetatik lortutako dirua, esan bezala, Albaniara bidaliko du Mendizabalek, bere lagun Mendiolako Jesus Madinabeitia misiolari marianista Lezhë hirian han bultzatzen ari den proiektuetan laguntzeko. Hain justu ere, aurrefabrikatutako moduluekin egindako eliza eraikitzen ari da orain Madinabeitia, eta horren finantzazioan lagunduko du.