Bertan behera geratu da autoenplegua eta ekintzailetasuna sustatzeko berbaldia

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 25a

Hilaren 30an, martitzena, autoenplegu eta ekintzailetasunari buruz egitekoa zen hitzaldia bertan behera utzi dute. Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako berbaldia zen, eta Eskoriatzan egingo ez bada ere, bailarako beste hainbat herritan egingo da, eta, hortaz, hara joateko aukera egongo da.

Maiatzaren 7an, Arrasateko Etxaluze jauregian izango da berbaldia, 15:00etatik 18:00etara, gazteleraz; maiatzaren 14an, Bergarako Irizar jauregian, ordu berean, baina euskaraz; maiatzaren 20an, Aretxabaletako Arkupen, 10:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz; eta maiatzaren 28an, azkenik, Oñatiko Zubillagako Olaburu zentroan, arratsaldez eta euskaraz.

Debagoieneko Mankomunitatetik jakinarazi dute interesa dutenek aurretik eman behar dutela izena Mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan, 943 79 30 90 telefono zenbakian, edo rgarcia@debagoiena.net posta elektronikoan. Apirilaren 26a da azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak