Hausnarketa gune horren helburua da haurtzaroan sakontzea, umeen garapenaren inguruan dakitena partekatzea eta beraiendako onena izan daitekeenari buruz pentsatzea.
Horretarako saio dinamikoak egingo dituzte maiatzetik ekainera bitartean; hain justu, eguaztenetan, hamabostean behin elkartuko dira, 18:00etatik 19:30era, Ibarraundin: maiatzaren 8 eta 22an eta ekainaren 5 eta 19an izango dira. Hazitegiko partaideek dinamizatuko dituzte saio horiek.
Esan bezala, izen-ematea astelehenean zabalduko da, eta maiatzaren 3ra arte luzatuko da. Gehienez 10 gurasoko taldea osatuko da; behin taldea beteta, gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira. Interesa dutenek Udaleko Gazteria Zerbitzura jo behar dute; esku-orria betetzearekin batera, 10 euro ordainduko dituzte.