Eskoriatzako etxebizitza tasatuak %20 merkeago

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 16a

Etxebizitzak eskuratzea errazteko helburuarekin, Visesak eta Eusko Jaurlaritzak beste ahalegin bat egingo dute Beasaingo, Ugaoko eta Eskoriatzako etxebizitza tasatuak interesdunen eskura jartzeko, oraingo prezioa %20 murriztuta.

Gaur egungo egoera ekonomikoa dela-eta, zailago gertatzen zaie etxebizitza-eskatzaileei etxebizitza eskuratzea, merkatu librean zein etxebizitza babestuen merkatuan. Eusko Jaurlaritzak, halere, Visesa Sozietate Publikoaren bitartez, "herritarrei etxebizitza duin bat eskuratzeko aukera" eman nahi die; horregatik, Visesak % 20 murriztuko du egun Beasain, Ugao eta Eskoriatza udalerrietan esleitu gabe dituen etxebizitza tasatuak saltzeko prezioa.

San Pedro elizaren ondoan

Eskoriatza erdialdeko sustapenean, Santa Mariñen, San Pedro elizaren ondoan, berehala emateko etxebizitzak daude 156.243 eurotik aurrera (gehi BEZa), garajea eta trastelekua barne. 

Sustapen horren gaineko informazio gehiagorako: Gipuzkoako Visesaren Bezeroaren Arretarako Bulegoa (Errotaburuko pasealekua 1, 7.; telefonoa: 943 32 63 40).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak