Urrestila tabernako Mikel Errasti da elkarteko behin-behineko presidentea. Berak azaldu digu elkartearen asmoa dela herriko komertzioetako bizitza sustatzea. Honakoa esan digu: "Krisia dela-eta, dena geldi dagoeta herriko hainbat komertziok itxi behar izan dute. Horri aurre egiteko elkartzen hasi gara, eta elkartea itxura hartzen doa. Izena aukeratu dugu, eta orain logotipoa topatu behar dugu. Horretaz gain, hainbat ekintza egitea bururatu zaigu".
Herriari begirako ekintzak udan egingo dituzte: Esaterako, Sanpedrotarako zerbait antolatzekotan dabiltza eta joan den urtean egindako garagardo festa errepikatzeko asmoa ere badute. Horrez gain, formazio ikastaroak eta askotariko kanpainak egitea ere pentsatu dute.
Errastik espero du elkartearen kide kopurua handitzen joatea. Horren harira, gogorarazi nahi izan du herriko denda, taberna, tailer eta enpresa txiki guztiei zabalik dagoela Axtroki elkarte berriak.