Bihar azken ekintza egingo dute: 18:00etan, kiroldegiko sarreratik bidegorrirantz joango dira parte-hartzaileak, eta han dauden osasun parkeak ezagutu eta askotariko makinak erabiltzen ikasiko dute.
Orokorrean, harrera ona izan dute orain arte egindako ekimenek; bereziki, martitzen arratsaldean, zaharren egoitzan izandako saio praktikoak. Han bizi direnek gustura egin zituzten Josu Larreategik agindutako ariketak, eta etorkizunean, jarduerak jarraipena izan dezala eskatu zuten. Horren harira, Kirol teknikari Rosa Lasagabasterrek honakoa izan du: "Agerian geratu da hor hutsunea dagoela; zerbait pentsatu behar dugu".
Atzo, eguaztena, Amaia Diaz de Monasteriogurenek ariketa, hidratazio eta elikadurari buruzko mezu "garbia" helarazi zuen, eta aholkuak eman zituen.
Bestalde, aste osoan kiroldegian eta Huhezin jarritako informazio guneek ere erabiltzaile asko jaso dituzte.