Eskoriatzan bihar arte eman daiteke izena ogia egiteko tailerretan

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 11

Martxoan egindako tailerraren arrakasta ikusita, ogia egiten ikasteko ikastaroa ostera ere antolatu dute. Martitzenean eta eguaztenean izango dira saioak, 18:00etan, erretiratuen sukaldean. Interesatuek bihar arte eman dezakete izena kultura etxean.

Martitzeneko, hilak 16ko, tailerra euskaraz izango da; eta eguaztenekoa, ostera, gaztelaniaz.

Ogia etxean egitea esperientzia atsegina eta erraza izan dadin, prozesu guztia ikasiko dute parte-hartzaileek esandako tailerrean, hasieratik amaieraraino, baita ore ama egiten eta gordetzen ere. Gainera, bakoitzak bere ogia eramango du etxean erretzeko.

Ikastaroak bost euro balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak