Esan bezala, Free Cross bizikletekin batera, informazio panelak jarri dituzte. Eskoriatzako gaztelekukoekin elkarlanean, edarien analisia egin dute horretako batean. Gazteek edaten dituzten edarien azterketa egin dute, zenbat azukre daukan jakiteko.
Horretaz gainera, elikadura osasungarria jarraitzearen garrantzia azpimarratzen da beste baten batean, eta horretan, fruta jateko gomendio egiten da. Sagarrak, mandarinak eta bestelakoak hartu daitezke, herriko Martin fruta dendaren eskutik.