Udaleku irekietarako begiraleak behar dituzte Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko apirilaren 5a

Eskoriatzako aurtengo udaleku irekietan begirale izateko jendea behar dute. Interesatuek gaurtik apirilaren 26ra bitartean honako tokietan aurkeztu dezakete curriculuma: Tortolis ludotekan, astelehenetik egubakoitzera, 16:45etik 19:00etara bitartean; edo 'tortolisludoteka@gmail.com' posta elektronikoan.

Euskara maila ona eta 18 urtetik gorako begiraleak aukeratuko dituzte. Bi baldintza horiez gain, EGA titulua izatea eta haurren hezkuntzarekin lotutako ikasketak izatea lehenetsiko da. Esperientzia, aisialdiarekin lotura duten ikastaroak eginda izatea, eta udalekuetan lanean aritu direnen kasuan, umeekiko, taldearekiko zein koordinatzaileekiko izandako jarrera ere baloratuko dute aukeraketa egiterakoan. 

Aurretik formazioa

Eskoriatzako Gazteria Zerbitzutik jakinarazi dute aurtengo udaleku irekietan begirale lanetan arituko diren guztiek aurretik formazioa jaso beharko dutela. Horren harira, gaineratu dute formazio saio horiek noiz izango diren jakinaraziko dela.

Uztailaren 4tik 23ra izango dira aurten udalekuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak