Pilotalekua zapatu goizean itxi zuten eta horrela egon da jai egun hauetan. Horiek konpontzeko beharko den dirua eta denbora datozen egunetan kalkulatuko dute.
Leihoak zabalik zeuden
Pilotalekuko leihoak, Luis Ezeizako jolas parke aldera daudenak, zabaldik aurkitu zituzten, horregatik uste dute leihotik sartu zirela. Hala ere, ez da susmo bakarra. Pilotalekua zabalik egoten da 18:00ak arte. Hala, pilotalekua zabalik zegoen orduetan harmailetara ematen duen emergentziazko atea zabalik utzi zutela uste dute, behin pilotalekua itxita zegoenean barrura sartu ahal izateko.
Eskoriatzako Udalaren deia
Gertaera hauen aurrean, Udalak, dei egiten die eskoriatzarrei gizalegez jokatzera, guztion artean, guztiona, zaindu, errespetatu eta gordetzeko.