Osasun Astea Eskoriatzan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko martxoaren 27a

Osasun Astea ospatuko dute Eskoriatzan apirilaren 8tik 12ra bitartean. Huhezin, Kiroldegian eta plazan egingo dute. Hitzaldia, ibilaldiak, kartelak, makina eliptikoak, podometroak, tentsioa hartzeko aukera eta fruta izango dira.

Hauxe da egitaraua:

  • Apirilak 9, martitzena: Zaharren egoitzan, jarduera fisiko gidatua, 18:00etan.
  • Apirilak 10, eguaztena: Amaia Diaz de Monasteriogurenen hitzaldia Ibarraundin. Izenburua: Jarri ariketa zure platerean. 19:00etan.
  • Apirilak 11, eguena: Informazioa, eliptikoak, saski ekologikoak, fruta tailerrak eta zozketa plazan, 19:00etan.
  • Apirilak 12, egubakoitza: Paseo gidatua bidegorriko osasun parketik Kiroldegian hasita, 18:00etan.

Eskoriatzako Udalak eta MUk antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak