Garbiketa astea dela eta, apirilaren 2tik 7ra bitartean, biak barne, itxita egongo da Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekua. Eta ez da izango itxita egongo den gune bakarra; izan ere, apirilaren 2an eta 3an kiroldegi osoa egongo da itxita. Kirol aholkulari Rosa Lasagabasterrek jakinarazi du derrigorrezkoa dela desinfektatze lanak egitea. Horrekin batera, barkamena eskatu nahi izan die erabiltzaileei, itxierak sor ditzakeen eragozpenengatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.