Intentsitate handiarekin hasi zuten partidua eskoriatzarrek eta hasi eta berehala, 10 puntuko aldea lortu zuten. Eskoriatzako neskak eraso lan ona egin zuten, baina defentsako lana hobeagoa izan zen. Atletico San Sebastianek ia ez zuen 2 puntutako saskiratzerik egitea lortu eta hiruko lerrotik saskiratzen saiatzera behartu zituen.
Nahiz eta ia partidu osoan zehar markagailuan zuten abantaila mantendu, norgehiagokaren azken minutuetan Rasoren neskak urduritu eta donostiarrak lau puntutara gerturatzeko gai izan ziren. Distantzia murriztearekin batera, partidua zailtzen joan zen eta azkenean, etxeko taldea partidua bukatzeko zain geratu zen. Zapatuko garaipenarekin, zail egon arren, lau taldeko finala jokatzeko aukera gehiago dituzte.
Berdia Hondarribi-Irunekin
Izar Bedia junior taldeko jokalariak, gaur eta asteazkenean Hondarribi-Irunekin entrenatuko du. Nahiz eta junior mailako jokalaria izan, senior mailako taldearekin jokatzen du Bediak eta, aste honetan, mailarik altuenean dagoen talde batekin entrenatzeko aukera izango du.