Tipi-tapa, tipi-tapa..., Eskoitza!. Horixe egin dute oihu gaur Eskoriatzako Korrika txikian. Izan ere, Gaztainadui zubitik herriko plazaraino antxintxika egin dute Korrikaren alde Eskoriatzan ere txikienek. Baina korrika egin ez ezik, jolasean ere aritu dira, koplak abestu dituzte..., eta txokolatea dastatzeko aukera ere izan dute. Eguraldi ederraren laguntzarekin. Buruhandiak, disko jartzaileak… arratsaldea luzea da...
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.