"Iruzurra"
Administrazioarekiko Auzien Donostiako 2. Epaitegiaren arabera, "agerikoa" da Eskoriatzako Udal Gobernua Banderen Legearen auzian "iruzur egiten" saiatu dela. Hori dela-eta, Udal Gobernuari agindu dio Espainiako bandera "toki ikusgarrian eta lehentasunezkoan" zintzilikatzeko, eta "dagokion hagan".
Estatuko Abokatutzak hala eskatuta, Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urkijok Eskoriatzako Udal Gobernuaren erabakiaren kontra errekurtsoa aurkeztu zuen, eta epaileek hori onartu dute. Epaia irmoa da El Mundo egunkariaren arabera.