Bertan behera geratu da 'Wert' legeari buruzko kafe tertulia

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 18a

Gaur, martitzena, Luis Ezeizako Koldotxo guraso elkarteak 'Wert' legearen inguruko nondik norakoak eztabaidatzeko kafe tertulia bertan behera geratu da.

Koldotxotik gogorarazi dute lege horrek ekar ditzakeen ondorioen "larritasuna" ikusirik, hainbat eragilek dagoeneko kontrako manifestu bateratua  sinatu dutela, hala nola, EHIGE, Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, Kristau Eskola edo Eliz Barrutiko Ikastetxeek.

Guraso elkarteak honakoa salatu du: "Madrilek hezkuntza sistema gizarteko ezberdintasunak orekatzeko baino, kostu minimoarekin eliteko ikasleak ateratzeko fabrika bat bihurtu nahi du. Ikuspegi honen arabera hezkuntza sistema gastu bat eta ez inbertsio bat. Horretaz gain, curriculumaren erdia baino gehiago Madrilgo gobernuaren esku geratzen da, bertan daukagu berezitasunetara egokitzeko baliabideak mugatuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak