Korrikaren bueltan, eskutik lotuta datoz Eskoriatzan euskara eta dibertsioa

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 15a

Herri bazkaria, flashmoba, tailerrak, poteoa, disko festa.... Dena ez da korrika egitea. Euskararen aldeko lasterketa ospetsuaren bueltan, askotariko ekintzak gertatu dituzte herrian datozen egunetarako. Gaur goizean, esaterako, flashmoba egin dute.

Bihar, zapatua, Korrika Eguna egingo dute. Eguerdi partean, plazan arropa saldu ostean, bazkaria izango da Kontzejupean. Menua: errioxar erara prestatutako patata eta okela gisatua. Bazkalostean, Eskotribialera jokatuko dute guztiek. Arratsaldean, gaztelekukoek tailerrak gertatu dituzte; taloak ere egingo dituzte dituzte. Helduendako, berriz, kantu-pintxo poteoa antolatu dute herriko hainbat tabernetatik.

Horra hor egitarau zehatza:

  • 11:30 Arropa salmenta.
  • 14:30 Herri bazkaria Kontzejupean. 
  • 17:00 Ume eta gazteendako tailerrak plazan.
  • 18:30 Arropa salmenta.
  • 19:00 Kantu poteoa plazan. Jarraian, pintxo-potea herriko tabernetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak