Hilaren 24ra arte eman daiteke izena Diputazioko udalekuetan

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 14a

Gipuzkoako Diputazioak gertu ditu Udalekuak 2013 programa, eta dagoeneko zozketan parte hartzeko izena eman daiteke. Hilaren 24a baino lehen apuntatu beharko dira umeak 'www.gipuzkoagazteria.net/udalekuak' webgunean edo Gazteria zerbitzuan.

Azken horretan honako ordutegian eman ahal izango da: martitzenean, 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:00etara; eguenean, 09:00etatik 16:00etara; eta egubakoitzean, 09:00etatik 15:00etara.

Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude; hain justu, 1998 eta 2006 urte artean jaiotakoendako, eta honako leku hauetara joateko aukera izango dute: Araban, Barria eta Zuhatzara; Bizkaian, Gorliz, La Arboleda, Lapurreketa, Lauxeta, Lurraska eta Urduñara; eta Gipuzkoan, Hondarribia, Orio, Segura eta Zaurautzera.

Erreklamazioak

Apirilaren 8 eta 9an erreklamazioak egin ahal izateko, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira kultura etxean eta Interneten; zozketa plaza lortu dutenek behin betiko izena eman beharko dute apirilaren 15etik 22ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak