Jorratuko dituzten gaien artean, iazko balantze ekonomikoa eta urtean egindako ekintzak daude; horrez gainera, aurten aurreikusita dituzten ekimenen berri emango dute.
Aldaypetik gogorarazi dute derrigorrezkoa dela batzarrera joatea, eta horretan parte hartzen ez duen bazkideak isuna ordaindu beharko duela. Hain justu ere, 30 eurorekin izango da hori zigortua bilkurara joaten ez dena. Aldaype elkartetik, dena dela, jakinarazi dute han izatea ez duenak beste bazkide batean delegatu ahal izango duela. Horren harira, nabarmendu dute bazkide bakoitzak bi boto eskubide dituela: bakoitzarena eta batzarrera joan ezin den bazkide batena.