Prezio horretan sartuta dago autobusa, ostatua mantenu-erdian eta bi egunetarako forfaita. Materialaren alokairua eta aseguruaren ordainketa, berriz, norberaren esku geratuko da, baita eski pistetan jateko eroan behar dena ere.
Astebururako plana zein den ere azaldu digute antolatzaileek. Zapatuan, 05:00etan, irtengo da autobusa erdiko geltokitik, eta bi egun eskiatzen eman ostean, domekan itzuliko dira; aurreikusi dute 21.00ak aldera iritsiko direla herrira.