Salgai daude Korrika Egunaren bazkarirako txartelak

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 11

Zapatuan, Eskoriatzan egingo duten Korrika Egunaren herri bazkarirako txartelak salgai daude Inkernu tabernan, 10 eurotan. Kontzejupean egingo dute, 14:30ean, eta bazkaldu ostean, 'Eskotribialean' arituko dira.

Eguenean, hilak 14, Andoainen hasiko da euskararen aldeko lasterketa. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, hilaren 24an Baionara heldu arte. Eskoriatzatik 21eko goizaldean igaroko da, 06:30ean.

Korrika Txikia eta gazte festa

Korrikaren bueltan, askotariko ekintzak gertatu dituzte datozen egunotan herrian: zapatuan, esan bezala, Korrika Eguna; eta eguaztenean, martxoak 20, Korrika Txikia. Gaztelekuan ere festa egingo dute zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak