Eskoriatzako neskek Hondarribia-Irun taldearen bisita izan zuten

Ander Monedero 2013ko martxoaren 9a

Atzo iluntzean, Hondarribia-Irun saskibaloi taldeko neskek Eskoriatza Kirol Elkartea bisitatu eta Manolo Muñoz kiroldegian entrenatu zuten. Entrenamenduaren aurretik, baina, Eskoriatzako saskibaloi eskolako gazteekin jokatu eta argazkia egiteko aprobetxatu zuten.

Goi mailako taldearen entrenamenduak ikusmina sortu zuten eta Manolo Muñoz kiroldegiko harmailetan giro aparta izan zen, gainera, eguna borobiltzeko, Txingudik Eskoriatzako gazte eta senior mailetako jokalarien kontra partidu laburra jokatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak