Eskoriatzako Udaleko Kultura batzordean guraso batek proposatuta antolatu dute Birritan daukat delakoa. Guraso horrek jakinarazi zuen Eskoriatzan badagoela jendea domeketan Gasteizen egiten den kromo trukaketara joaten dena. Udalari interesgarria iruditu zitzaion, batetik truke kultura sustatzen delako, eta bestetik, umeen arteko harremanak bultzatzen delako.