Eskoriatzako erretiratuek Granadarako bidaian izena eman dezakete

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 7a

Oraindik izena eman daiteke Olazar erretiratuen elkarteak Costa del Sol eta Granadara antolatutako bidaian. Interesa dutenek hilaren 21era arte dute epea; martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 12:30era pasa behar dira elkarteak duen egoitzatik. Apirilaren 15etik 22ra bitartean egingo dute esandako bidaia.

Bestalde, Olazarretik jakinarazi dute martxoaren 14an, egubakoitza, urteroko asanblada orokorra egingo dutela, kultura etxean. Honakoa gaiak landuko dituzte bilkura horretan: elkarteko presidente ordea, idazkari eta bi bokal berrien aukeraketa; aurtengo kudeaketa plana, kuotak ordaindu ez izanagatik sortutako bajen araudia, 2013ko kuotak, bidaien gaineko araudia, sukaldea eta loteria. Olazarrek jakinarazi du 17:30ean hasiko dela batzarra, eta parte hartzeko deia egin du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak