Hondarribia-Irun taldeko nesken entrenamendua Eskoriatzan

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 8a

Espainiako ligako gorengoen mailan jokatzen duen taldea, gaur, hilak 8, 20:00etan egongo da Manolo Muñoz kiroldegiko kantxan. Saskibaloi eskolako jokalariekin argazkiak eta jolasak egin ondoren, entrenamendua egingo dute. Bukatzeko, partidu laburra jokatuko dute, eta Eskoriatza Kirol Elkarteko gazte eta senior mailetako jokalariekin.

Manolo Muñoz zenak eta Txingudi Saskibaloi elkarteak urtetan izandako hartu-emanaren ondotik dator gaurko entrenamendua. Eskoriatza Kirol Elkarteak urtetan sendotu duen adiskidetasuna oinarri hartuta emakumezkoen gorengo mailan jokatzen duen Hondarribia-Irun taldeak entrenamendua egingo du Eskoriatzako kiroldegian, gaur, egubakoitza, 20:00etan. "Goi mailako taldearen entrenamendua kirol hitzordua da, baina martxoaren 8an egin gura izan dugu, egun horri keinu bat egiteko", esan digute Eskoriatza Kirol Elkartekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak