Lau informazio panel berri jarri dituzte Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 4a

Informazio panel berriak ditu herriak joan den astetik. Hain justu, udaletxean, liburuan, Zubiate labearen aldamenean eta kiroldegian jarri dira lau panel horiek, kanpoaldean. Udaletik jakinarazi dutenez Eskoriatzako agendaren berri emango da horretan; hilero egongo diren ekintzen berri ipiniko da horietan.

Udalak izango du informazio hori jartzeko ardura, eta aurrerago, beste hainbat panel jartzeko asmoa du. Adierazpen librekoak izango dira azken horiek, eta herriko eragileek erabili ahal izango dituzte.

Sare sozialak

Informazio panelez gain, Udaletik aipatu dute sare sozialen bidez ere jaso ahal dela agenda. Izan ere, dagoeneko Facebook kontua du-eta sortuta, eta laster Twitterren ere egongo da denon eskura. Gainera, epe ertainera, agendaren jarraipena zuzenean egiteko webgune berria egongo dela iragarri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak