Eskoriatzako neskek 56-48 irabazi zuten atzoko norgehiagoka

Jagoba Domingo 2013ko otsailaren 24a

Aurkari zuzena jaso zuten zapatuan etxean Fernando Raso entrenatzailearen neskak, eta norgehiagoka partidu osoan zehar kontrolpean mantendu ondoren 56-48 emaitzarekin irabazi egin zuten. Denboraldiaren bigarren itzuleran bost partidutik lau irabazi dituzte Eskoriatzakoek, eta final four-a jokatzearen helburua zaila izan arren, borrokan jarraituko dutela esan zuen Raso entrenatzaileak. Momentu honetan sailkapenean seigarren postuan daude, baina bigarren postutik puntu bakarrera.

Hasieratik nagusi izan ziren Eskoriatzakoak, eta partidua aurrera joan ahala, konfiantza lortu zuten. Lehenengo laurdenean zalantza asko izan zituzten, baina bigarrenean finago ibili ostean,  atsedenaldira 31-23ko emaitzarekin joan ziren.

Partidua erabaki

Hirugarren laurdenean partidua erabaki zuten. Rasoren esanetan, taldearen laurden onena izan zen eta atzean gogor ibili eta eraso eta defentsa arteko balantze azkarrak egitea lortu ondoren, 15 puntuko aldearekin heldu ziren azken 10 minutuetara. Azken laurdena ere gogotsu hasi zuten etxekoak, 20 puntuko aldea lortuz. Baina partiduaren amaiera heldu ahala, defentsan intentsitatea galdu zuten, eta horrek aurrean zalantzekin jokatzera eraman zien. Hala ere, aldea mantendu eta partidua irabaztea lortu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak