Guraso eta umeendako neguko aterpea zabalduko dute zapatuan Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko otsailaren 14a

Asteon zabalduko dute Eskoriatzan gurasoak eta umeak egoteko aterpea. Zapatu eta domeka arratsaldetan egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara. Herriko guraso talde baten eskariari erantzunez, kultura etxean egokitu da gela hori; hain justu ere, liburutegi zaharra zena erabiltzen hasiko dira.

Udal Gazteria teknikari Maider Etxanizek azaldu du eguraldi txarra egiten duenean "familian egoteko txoko bat" martxan jarri dela, eta apirilaren erdialdera arte egongo dela irekita. Horrekin batera, gaineratu du hara joan ahal izateko bi baldintza jarri direla: batetik, neska-mutikoak zortzi urte azpikoak izatea; eta bestetik, familiak parte hartzeko izena ematea. Horretarako izena-emate orriak aterpean bertan egongo dira eskuragai, zapatu eta domeketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak