Menuak ere bi eratakoak izango dira. Helduena patatak errioxar erara gertatuta, txahal gisatua, tarta, ardoa, sagardoa, kafea eta pattarraz osatuta egongo da; eta umeena makarroiak tomatearekin, txitxi-burruntziak, jogurta, ura eta freskagarriak izango ditu.
Bestalde, Udaletik jakinarazi dute mahaiak erreserbatzeko aukera egongo dela 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta, edo aintzane@eskoriatza.net postara idatzita.