Lehiaketa hasi aurretik koadrila bakoitzari zenbaki bat emango zaio, desfilerako ordena adierazteko, eta hori bukatutakoan, epaimahaia elkartuko da irabazleak aukeratzeko. Honako hau izango du kontuan: desfilean erakutsitako umorea, sortzen duten giroa, originaltasuna, janzkera, eszenografia eta mozorroak egiteko birziklatutako materialak erabiltzea.
Sari banaketa plazan egingo da. Adinaren arabera egongo dira horiek sailkatuta: Helduen artean 300, 200 eta 100 euroko bina sari banatuko dira, eta 16 urtetik beherakoen artean, 100 euroko hiru askari.