Ezusteko garaipena lortu zuen Eskoriatzako areto futbol taldeak

Mireia Bikuña 2013ko otsailaren 3a

Patxi Nevadoren taldeak 4-0 irabazi zion, eurek baino 16 puntu gehiago dituen Eraso taldeari. "Ni ere harrituta nago emaitzarekin", esan zigun lehia bukatuta. Hamar puntu dituzte eskoriatzarren sailkapenean, eta azken aurreko lekuan daude. Urra, Aratz, Ritxar eta Jorge izan ziren golegileak.

 

Eraso taldearen nagusitasunaz jakitun, gogo handiarekin hasi zuten partidua etxekoek. Lehia menderatu zuten, eta lehen gola atsedenerako sei minutu falta zirela sartu zuten. Bigarren zatian eraso taldeak aurrera egin zuen berdinketaren bila, eta fisikoki lan handia egin zuten. Nekatzen hasi zirenean heldu ziren Eskoriatzaren beste hiru golak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak