Mozorro eta torrada artean, Aratuste giroa atzo Eskoriatzan

Arritxu Barruso 2013ko otsailaren 2a

Guraso talde batek antolatuta Aratuste Jaialdia egin zuten atzo iluntzean Eskoriatzako plazan. Aratusteetarako mozorrorik ez zeukanak, bertan izan zuen mozorro on bat erosteko aukera. Bigarren eskuko mozorroen azoka egin zuten. Azokarekin batera txokolate-jana egin zuten eta neska-mutikoek aurpegia margotzeko aukera ere izan zuten. Horrez gain, torrada tailerrak ere egin zituzten eta txikitxoenak gustura ibili ziren ogi eta irin artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak