Eskoriatzak liderra mendean hartu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko urtarrilaren 27a

Eskoriatzak 45-53 irabazi zuen zapatu arratsaldean Atletico San Sebastianen aurka. Donostiarrak taldeko liderrak ziren, "talde oso indartsua", Fernando Rasoren hitzetan. Hala ere, Eskoriatzak lan bikaina egin zuen defentsan eta horri esker nagusitu egin ziren. Hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik: 0-11ko partziala izan zuten alde. Hirugarren laurdenean aldea txikitzea lotu zuten donostiarrek baina hiruko bati esker Eskoriatzak aldea mantendu zuen. Azkeneko laurdenean ere gogor egin behar izan zuten lan partidua irabazteko. Taldearen erronka etxetik kanpo talde gogor baten aurka irabaztea zela aitortu digu Raso entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak