Senior lasterketari dagokionez, Sergio Garcia hirugarren helmugaratu zen azken bueltan erorketa gogor baten izan ostean berriro indarrak berreskuratuta. Zortzigarren, Tasio Gomez iritsi zen, 14. Unai Hernandez eta 23. postuan Jose Luis Garcia sartu zen metan. Aipatu ere, eskolarteko txapelketan, Sara Gomezek gogor borrokatgu zuela laugarren postua eta Joel Reyes bosgarren postuan helmugaratu zela junior kategorian.
Balorazio positiboa
Aloñako Atletismo sailak Lazkaon jokatutako Gipuzkoako kros txapelketaren inguruan balorazio positiboa egin du. "Atletek lan bikaina egin dute. Lurraren egoera ez zen ona, dena lokaztuta zegoen. Indar handia eta oreka mantentzeko abilezia behar dute korrikalariek. Aloñak, Euskadiko txapelketarako –bi aste barrurako– Yerai Varela, Alberto Revuelta eta Andoni Correas guztiz errekuperatuta egotea espero du. Taldearen helburua da otsailean izango den Espainiako txapelketarako txartela eskuratzea.