Atzo arratsaldean batzarra egin zuten guraso talde batek eta udal ordezkariek. Maider Etxaniz teknikariak eta Itziar Martinez zinegotziak egitasmoaren berri eman zuten, eta horretarako, gurasoen konpromisoa eskatu zuten. Parte hartzeko gertu daudenen izen-ematea eskatu zuten, lokalaren funtzionamendua beraiekin adoste aldera.