Udaletik jakinarazi dute etxean gordeta dauden mozorro zaharrak saltzeko eta erosteko aukera egongo dela azokan. Edonork parte har dezake; baldintza bakarra aldez aurretik abisatzea izango da. Hiru bide daude horretarako: kultura etxera joatea, 943 71 46 88 telefono zenbakira deitzea edo gazteria@eskoriatza.net postara idaztea.
Azokarekin batera, aurpegi margotzea, txokolate jana eta torrada tailerra izango dira, besteak beste, 18:00etatik 19:30era