Guztira 11.758 euro lortu dituzte: irailean Eskoriatzan bertan antolatutako garagardo festan lortu zuten erdia gutxi gora-behera eta Gabonetako loteriarekin beste erdia.
Gaur, 10:00etan, bildu dira Udaleko ordezkariak zaharren egoitzakoekin lortutako dirua emateko. Zaharren egoitzako ordezkariek esan dutenez, oso gustura daude jasotako diru-laguntzarekin: "Beharrezkoa dugu egoitza berritzeko eta beste zenbait proiektutarako".