Eskoriatzako bidegorrian lur-jausiak izan dira eta tarte batean itxita dago bidea

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko urtarrilaren 18a

Astelehenetik martitzenera bitartean izandako euri-jasen ondorioz, Eskoriatzako Intxaurtxueta eta Olazar auzoak batzen dituen bidegorri tartean lur-jausiak izan ziren eta itxita dago. Oraindik harriek bertan jarraitzen dute eta bidea itxita mantenduko dute arriskurik ez izateko neurriak hartu arte.

Bidegorrira lurra eta harri handiak erori ziren, eta arriskua egon zitekeela ikusita, udaltzaingoak tarte hori ixtea erabaki zuen eguazten goizean.

Udaltzaingoak Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunari jakinarazi zion egunean gertatutakoa, bidegorrien mantentze-lanen ardura erakunde horrena baita Udalaren esanetan.

Aldunditik, berriz, hauxe esan digute: "Konponketa lanak egingo dituzte. Lehenbailehen seinalizazioa jarriko dute, eta ondoren garbiketa eta material erretiratze lanak egingo dituzte. Gauzak ondo, datorren asteko ostegunerako edo irekitzeko moduan izango dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak