Umeendako neguko aterpeaz jardungo dute eguaztenean Eskoriatzan

Mirian Biteri 2013ko urtarrilaren 18a

Haurrak gurasoekin egoteko neguko aterpea aurkezteko batzarra egingo dute eguaztenean kultura etxean, 18:00etan. Zazpi urtetik beherakoendako gurasoei zuzenduta dago bilera hori.

Joan den urteko parte-hartze prozesuan, haurrak gurasoekin egoteko neguko aterpe baten beharra jaso zen. Orain, urtebete beranduago, aterpe hori martxan jarri nahi da eta aterpea asteburuetan zabaltzea gura da. Horretarako, aurkezpen bilera antolatu da. Besteak beste, ordutegi eta egutegiaz, eta funtzionamendu eta gurasoen konpromisoaz jardungo da bertan.
Gazteria Zerbitzutik jakinarazi dute egitasmo horretan parte hartzeko gurasoek izena eman beharko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak