Arana eta Intxaurtxueta asfaltatu beharra dagoela uste dute eskoriatzarrek

Mirian Biteri 2013ko urtarrilaren 18a

Arana kaleko 2. zenbakitik Intxaurtxueta auzoko Apotzagako bidegurutzerainoko errepide zatia konpontzea. Horixe da eskoriatzarrendako lehentasuna izan beharko lukeen proiektua.

Hirigintza arloan, datozen urteei begira, Udalak gertatutako 13 proiektuak bozkatzeko aukera izan zuten herritarrek eguaztenera arte; denera, 126 lagunek eman zuten iritzia Ibarraundi museoan jarritako erakusketan paperak edo Interneten zegoen inkesta betez. Esan bezala, erdiko kalea asfaltatzeko proiektua nagusitu da, 883 punturekin. Lan horiek egin ahal izateko 96.000 euroko aurrekontua aurreikusi du Udalak.

Emaitzen gaineko informazio osoa astelehean aurkituko duzue, paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak