Tortolis ludoteka hainbat zapatutan zabalik

Mirian Biteri 2013ko urt. 16a, 13:45

Abenduan hasi eta apirilaren 7ra bitartean, Tortolis ludotekak zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrendako ekintza bereziak prestatzen dabil; horietako batzuk zapatu arratsaldean egingo dituzte. Lehena zapatu honetan.

Gabonetan Gabonak marraztu egitasmoa gertatu zuten etxeko txikiendako, eta urtarrilaren 3an, Bilboko PINera joan ziren. Bi ekintza horien erantzun ona ikusita, datozen hilabeteotan ere ekintza bereziak antolatzea erabaki dute.

 

 

Esan bezala, horietako lehena zapatuan, hilak 19, izango da: Wii Sports eta Wii Party-an lagunekin jolasteko aukera izateaz gain, aurkezpen eguna izango da. 17:00etatik 19:00etara egongo dira ludotekako ateak zabalik bertaratu gura duten guztiendako.

 

Datozen hilabeteotako ekintzak

 

 

Bigarren ekintza otsailaren 3an izango da; mahai futbol txapelketa antolatu dute. Otsailaren 16an, sukaldean arituko dira, eta martxoaren 3an, Gasteizko izotz pistara egingo dute txangoa. Udaberriaren atarian, martxoaren 17rako, Ginkana prestatu dute eta amaitzeko apirilaren 7an egitasmoaren itxiera izango da, eta mozorro festa batekin amaituko dute.

 

 

Honakoa da horren helburua: hainbat asteburu batzuetan lagunekin irteten hasten diren haurrei ekintzak eta horiek egiteko lekua eskaintzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak